jueves, 17 de diciembre de 2015

GURE ESKOLAKO EGOERA.

      Gure eskola Barakaldon dago kokatuta. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ziklo guztiak ditu haren barnean. Lehen Hezkuntza 130 ikasle daude, zehazki bigarren zikloko 3. mailan 21 ikasle zeuden gela bakoitzean.

      Eskola honetan, IKT-en presentzia ez da handia, batez ere irakasleak liburua jarraituz bertako edukiak oinarri hartuz egiten dute lan. Klasean ordenagailu bat soiluk zuten, irakaslearena hain zuzen, eta ez zen asko erabiltzen. Gehien bat musika jartzeko erabiltzen dute ariketak egiten dituzten bitartean, baina ikasleak ez dute erabiltzen. Bestalde, arbel digitalarik ezta proiektorerik ere ez dute (beste gela batzuetan kurtso altueneran gehien bat).

      Beraz, era honetan ikasleek ez dute gaitasun digitala garatuko ezta honen bidez landu daitezkeen bestelako konpetentziak ere.

   


PROIEKTUAREN AZALPENA.

    Proiektu honen bitartez IKTak ezagutzen ez dituzten ume batzuk hartu eta mundu horretan sartuko ditugu. Pixkanaka - pixkanaka egingo dugu lan eta lan hori egiteko baliabide eskasak eta ordu gutxi baditugu ere gogotsu arituko gara bai umeak zein irakasleak eta saiatuko gara umeek ahal bezain beste ikas dezaten. Oso prozesu interesgarria delakoan gaude eta oso gogotsu hau hasteko eta nola bukatzen den ikusteko. Espero dugu ongi joatea eta blog ikaragarri honen antzeko bat hurrengo urteetan beste ume batzuekin sortu ahal izatea.

    Klasean normalean ordenagailu bakarra izango dugunez, umeak binaka egingo dute lan eta astero bikote desberdin baten hitz egingo du blog-ean klasean gustokoena izan duten horri buruz, aste osoan zehar gustukoen izan duten gauza.

      Modu horretan umeek pilo bat ikasiko dutelan gaude, baina hori gutxi balitz irakasleek egingo duguna IKT gela (edo ordenadore gela) alokatzea izango da eta noizean behin irakasgai desberdinetan umeak hara eraman internetekin jolas dezaten eta ikus dezaten IKTak edozein gauzarekin landu ditzazkegula, azken finean edozein gauzarekin direlako bateragarriak gaur egun (musika, lengua, euskera, matematikak...)

ONGI ETORRIAK!

Kaixo! Eta ongi etorriak izan gure eskolako blogera! Blog honetan IKTei buruzko eta 3º mailari, gure mailari, buruzko informazioa igoko dugu astero binakako taldeetan. Arduraduna eta bere hurrengoa izango dira hori egingo dutenak, eta haiek nahi dutenari buruz hitz egingo dute irakaslearen ordenagailua erabiltzen. Oso proiektu polita izango da.

Ez dakigu asko IKTei buruz, eta horregatik ahal bezain ongi saiatuko gara blog hau egiten.