jueves, 17 de diciembre de 2015

PROIEKTUAREN AZALPENA.

    Proiektu honen bitartez IKTak ezagutzen ez dituzten ume batzuk hartu eta mundu horretan sartuko ditugu. Pixkanaka - pixkanaka egingo dugu lan eta lan hori egiteko baliabide eskasak eta ordu gutxi baditugu ere gogotsu arituko gara bai umeak zein irakasleak eta saiatuko gara umeek ahal bezain beste ikas dezaten. Oso prozesu interesgarria delakoan gaude eta oso gogotsu hau hasteko eta nola bukatzen den ikusteko. Espero dugu ongi joatea eta blog ikaragarri honen antzeko bat hurrengo urteetan beste ume batzuekin sortu ahal izatea.

    Klasean normalean ordenagailu bakarra izango dugunez, umeak binaka egingo dute lan eta astero bikote desberdin baten hitz egingo du blog-ean klasean gustokoena izan duten horri buruz, aste osoan zehar gustukoen izan duten gauza.

      Modu horretan umeek pilo bat ikasiko dutelan gaude, baina hori gutxi balitz irakasleek egingo duguna IKT gela (edo ordenadore gela) alokatzea izango da eta noizean behin irakasgai desberdinetan umeak hara eraman internetekin jolas dezaten eta ikus dezaten IKTak edozein gauzarekin landu ditzazkegula, azken finean edozein gauzarekin direlako bateragarriak gaur egun (musika, lengua, euskera, matematikak...)

No hay comentarios:

Publicar un comentario