Audacity musika edota informatikarako aproposa izango litzatekeela uste dugu, bi ikasgai hauetako edukiak erabiltzen direlako. Hainbat helburu izan ditzake aplikazio honen erabilera, alde batetik, musikan erabiltzen diren abesti eta erritmoak barneratzea eta bestetik informatikan erabiltzen diren baliabide teknologikoak. Proiektu bat egiteko erabili dezakete ikasleek, euren gustuko abestiak batuz. Gaur egun musika nola egiten den ulertzen lagunduko lieke eta euren ikuspegia guztiz aldatu egin liteke, edo ez.
Informatika gaur egun oso gaztetik lantzen den ikasgaia da, baina oraindik oso barneratuta ez duten materia da, nahiz eta gizarte digital batean bizi eta ikasleak natibo digitalak izan. Horregatik, aproposena bigarren zikloan aplikatzea izango litzateke, zehazki hirugarren mailan, musika eta informatika edukiak finkatzen hasten baitira eta jadanik ideiaren bat badute euren buruetan.
Etxean guztiok izan ditzaketen aplikazioak direnez euren kabuz aplikazioak eskaintzen dituen baliabideak ikus ditzakete, irakaslearen azalpenei euren jakintza propioak gehitzeko, hau oso garrantzitsua baita, irakaslearen pausuak jarraitzea beti beharrezkoa delako, baina bakoitzaren ikuspuntua jarraitzea ere oso garrantzitsua da.
Proiektu bikoteka burutuko da, ikasle bakoitzak gutxienez abesti edota soinu bat proposatzeko eta nahastea sortzeko, horrela dibertsitatea ere sustatuko genuke ume guztien zaletasunak berdinak ez baitira. Proiektua bukatutakoan biek honen aurkezpena egin beharko lukete kurtsoaren amaieran. Etorkizunean, seigarren mailan, lan egiterako orduan ikasleek sortutako abesti edo pista berriak jarri ahal izango zituzten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario