EDUCAPLAY

Educaplay aplikazioak “Gaztelania” irakasgaian erabiliko genuke, zeren eta  aplikazioa orokorrean gaztelaniaz baitago, baita eskaintzen dizkigun ariketak ere. Aplikazio hau oso egokia dela iruditzen zaigu, hainbat ariketa dituelako orokorrean gaztelaniaz baina baita ere ingelesez eta euskaraz baditu batzuk.

Educaplay aplikazioarekin lantzen hasteko ikasleekin, informatika gelara joango gara. Han, ordenagailu bana edukiko dute bikoteka, modu honetan, taldeko lana sustatuko dugu, baita bakoitzaren ezagutzak trukatuz, haien ezagutza eraikitzen joango dira.

Aplikazio honen erabilpenaren helburuak, hurrengoak izango dira: ikasleek modu dinamikoago batean irakasgai hau ikastea, motibazioz ikastea, IKT-en erabilpena sustatzea, ikasteko beste baliabide batzuk ezagutzea, besteak beste. Gainera, haiek nahi gabe,  kontzentratuko dira eginbeharreko lanetan. Ildo beretik, esan dezakegu, denbora laburrago batean barneratuko dituztela ezagutzak.

Baliabide honetako ariketen guztien artean, hiru ariketekin geratuko gara, diktaketa, lotzeko ariketekin eta zutabeak lotzeko ariketarekin, hain zuzen ere. Diktaketa ariketari dagokionez, ikasleak atalez-atal joango dira entzuten testua (ez badute ondo entzun, errepikatzeko aukera dute) eta hau idazten joango dira, bai komekin bai azentuekin. Lotzeko ariketeetan, esaterako, antonimoak lotu beharko dituzte. Amaitzeko, zutabeak lotzeko ariketeetan, euskaraz eta ingelesez burutuko dituzte, irudiak hitzekin lotuz. Ariketa bakoitzaren bukaeran, zuzenketa agertuko zaie eta honetaz, asko ikasi ahalko dute.

http://www.educaplay.com/

No hay comentarios:

Publicar un comentario