GO! ANIMATE.

Aukeratutako “Go Animate” aplikzioa hizkuntzako eta informatikako irakasgaian erabiltzeko aproposa ikusten dugu. Hizkuntzako irakasgaian, ipuinen generoa landuko dugu, eta genero honen ezaugarriak ezagutu ostean, ikasleek ipuin bat idatzi beharko dute (ipuinaren eta testu mota honen teorian oinarrituz). Aplikazio honen erabilerak ikasleen komunikazio gaitasuna lantzea du helburu,  klasean ikusitako teoria praktikara eramanez.

Aplikazio honen helburu espezifikoak hurrengoak izango dira: ikasleek klasean ikusitako teoria praktikara eramatea (horrela ezagutzak barneratuko dituzte modu errazago eta dinamiko batean) , sormena eta motibazioa indartzea, IKTen erabilpena sustatzea, eta batez ere, komunikazio gaitasuna lantzea.

Horretarako, ikasleak taldeka antolatuko ditugu, 4 ikasleko taldeak sortuz eta modu honetan lankidetza ere sustatuko dugu. Taldekide bakoitzak, eta beraien ideia propioak oinarri hartuz, ipuin bat idatzi beharko dute. Posible da irakasleak gaia mugatzea edo eta, talde bakoitzari gai bat ematea. Hala ere, ikasleen sormena, parte hartzea eta motibazioa indartzeko, aproposago ikusten dugu ikasleei gairik ez ematea, eta talde bakoitza izatea ipuinaren gaia aukeratzen duena. Horrela, ipuina sortzeko modu tradizionala alde batera utzi, eta IKT-en erabilpena bultzatuko dugu. Hain zuzen ere, helburua ikasleek beraiek sortuako ipuinarekin “Domo Animate” aplikazioa erabiliz, animaziozko bideo bat egitea izango da. Honetarako, informatikako klaseak aprobetxatuko ditugu. Proiektu hau bigarren zikloko 3.mailako ikasleei bideratua egongo da.

     Aplikazio hau erabiltzea, modu dinamiko bat izan daiteke ikasleek duten komunikazio gaitasuna garatzeko. Izan ere, ikasleek istorioaren argumentua, pertsonaiak, pertsonaien arteko elkarrizketak, nola adierazi,.. erabaki beharko dute horrela komunikazio eta hizkuntza gaitasuna landuz. Aldi berean gaitasun digitala (aplikazioaren erabilpena ikasi beharko dute) eta komunikazio gaitasuna eta sormena, lankidetza.. bezalako konpetentziak lantzea lortuko dugu.


http://goanimate.com/videos/0FZX601H0dPo

No hay comentarios:

Publicar un comentario